top of page

BESTE BAT

Inork ez du esan hau erreza denik, baina dibertigarria izan daiteke

Kirolik zailena aukeratu dute bi emakume hauek, basatiena. Ez dago federaziorik.  Ez da kaskorik erabili behar, ezta partehartzaileak uniformatzen dituen arroparik ere.

Entrenamenduaz gozatzeko: gustura egotea posible den leku zoragarria bilatu eta aurkitu dute.

Argi daukaten gauza bakarra: Kaleko burua kanpoan utzi behar dela. Sarritan zapaltzen dugu kaka buruarekin.

Inork ez du esan hau erreza denik, baina dibertigarria izan daiteke

   Zelaia eta eguraldia, eta erdian gu

BESTE BAT umorezko antzerki garaikidea da. Gogo biziari, laguntasunari, eta entrenatu ezin diren gauzei aurre egiteari buruz. munduko kirolik zailenari buruz. Publiko helduari zuzendua. 60 minutuko iraupena du.

Captura6.JPG

LAS KATASTROFENek umorean aurkitzen dugu sakontasuna, bizi filosofia. Horregatik, BESTE BAT ihesbideei eta larrialdi irteerei buruzko ikuskizuna ere bada. Espazio atseginak bilatzeari buruz, buruaren pisua arintzeko.

Entrenamenduarekin, Hatxek eta Zetak ez dute euren konfort eremutik atera nahi. Hasteko, konfort gunerik ez dutelako. Dutena, ezagutzen duten pertsona gehienek bezala, antsietatea da. Jarduera honekin, ez dute inolako interesik la hostia kostatzen diren erronkak betetzeko, ezta pertsona bezala hazteko ere.

Hatxek eta Zetak justu kontrakoa bilatzen dute: konfort eremu batean sartzea, orduka bada ere. Eta zelaitik kanpo dagoena zelaitik kanpo gera dadila. Horretarako, laguntasuna eta adrenalina baino hoberik ez dago.

Kirol hau aukeratu dute ez delako kirol bat. Ez dago record-ik, eta ez die balioko kurrikulumerako: nahiko ziur daude gai izango direla serio ez hartzeko. Borobilak diren gauzak bezala, noraezean, ibili nahi dute.
(Adi! Enprendimendua, hazkunde pertsonala eta etengabeko auto-gainditzea giroan daude. Hezetasun erlatiboa bezala).

Entrenamendu bat. Biraka dabiltzan gauzak. Iruzur piramidala eta GR zirkular amaigabea. Robot txakur bat, kareharrizko gargola bat eta komuneko paperezko izaki bat. Eguraldia. Merkataritza-gune batean erositako landa artifizial bat, bere osagarri guztiekin datorrena, jabea barne. Siestak, behi gorotz, sudokuak, eta ustekabea.

Buruen pisua biak.jpg

(Zelaia  zaintzea oso garrantzitsua da: ezin da kaleko zapatillekin zapaldu. Kaleko buruarekin, ezta. Oso erraz zapaltzen da kaka buruarekin).

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza: Leire Olaran, Jone Garcia

Testua: Leire Olaran

Antzezpena: Jone Garcia, Leire Olaran
Kanpoko begirada: Leire Ucha

Espazio eszenikoa: Jone Garcia

Bideoa: Ernesto Ruenes

Argiztapena: Imanol Garcia

Kartela: Iñaki Peña

Lan  honek Bilboko Udalak, BilbaoEszenako Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez "Artistak Egoitzan 2024" kudeatzen duen dirulaguntza jaso du

bottom of page